XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zerbaitetan lanean hasten zenean, gramatika edo literatura arloan, orduak eta orduak ematen zituen nahi edo behar izandako datuak aurkitu arte, eta maiz gau osoak pasatzen zituen liburuak aztertzen, argibideak biltzeko. Euskaltzaindira aurkezten zituen lanetan hori guztiori nabarmen ageri zen, guztien mirespenerako.

Umore oneko gizona zen gure poeta.

ARESTI ETA EUSKARAREN BATASUNA

Gabriel Arestiren izena beti agertuko da loturik gure hizkuntzaren literatur batasunarekin.

Gaur egun inork ez du euskararen batasunaren premia zalantzan jartzen. Gehienik ere, euskara batuaren osaeran euskalki ezberdinek izan behar duten partaidetasunaz edo batasunerako aukeratzen diren hitzen egokitasunaz egin daiteke eztabaida, baina euskarak, bizirik segitzeko, batasuna behar duela mundu guztiak ikusten du gure egunotan. Ez zen hori gertatzen, ordea, duela hogeita hamar urte, Arestiren denboran. Orduan askok uste zuten euskalki guztiak berdin landu beharra zegoela eta guztietan eskain zitekeela irakaskuntza.